XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRU ESTUDIANTE
Gure ipuiñetako estudianteak oker, alper, buru zorrozdunak izan oi dira guztiak.

Onangoxeak ziran, bein, Bilbo'n alkar egin ebenak be.

Eukezan diru apurrak eralgi, ikasteari itzi, lanerako nagi, goian zerua ta beean lurra gelditu ziran.

- Zerbait egin bear joagu (dogu) estualdi onetatik urteteko.

Eta euretako urtenenak:
- Ik (zuk) esan eutsan batari nondik edo andik, ardaoa ekarri.

Besteari:
- Ik (zuk) aragia.

Nik ogia ekarriko joat (dot).

Bakoitza bere aldetik, gauzon billa asi ziran.

Lenengoak zaragi bat, norbaitegandik lortuta, urez beterik ebala, ardantegiko bidea artu eban.

Ardantegiko gizonari, urli aberatsaren morroia zala, esan eutsan, eta eukan ardaoa ez zala ainbestekoa, eta aldatzea gura ebala ugazabak.

- Aberatsari edozein mesede egin bear jako eta ekarri ona zaragi ori, eta artu orren ordez berorren estariako bat.

Estudianteak bere zaragia itzi ta bestea besapean ebala, etxebidea artu eban.

Azokara joan zan bigarrena, aragi-billa.

Aari bat urruntxotik ikusi ta pozik urreratu zan beragana.

Laster egin eban egiunea bere jabeagaz.

- Erdu neugaz, gizon, eliza orretara.

Ortxe dago nire ugazaba, ta laster dozu eskuan dirua.

Egon ementxe, nik abadea bertora ekarri arte.

Eta urrenengo autortegira joan da:
- Jauna, an ate-ondoan agiri dan gizona autortzera dator.

Dirua ta dirua nozean bein aitatuko dautsu.

Gizajoa ergela da-ta!.

- Etorteko, ba!
- Joateko diño gizonari estudianteak.

Antxe, bazter atako autortegian dago.

Saltzaillea urreratu, ta zutun-zutunik eta ixil-ixillik egoan.

- Belauniko esan eutsan abadeak.

- Diru-billa nator, jauna.

- Zer diru ta diru-ondo?
- Aariaren dirua.

- Esan gizajo orrek Nik pekatari.